Elias Salaberriaren artelan bat da
11 / 02 / 2019
Elkanoren mundubiraren 500. urteurrena dela eta, Elias Salaberria margolari gipuzkoarraren 1922ko "Elkanoren oparia" artelan ospetsua aztertzeko eta zaharberritzeko lehenengo faseari ekingo zaio. Dagoeneko egindako estratigrafiei esker, material kimikoen azterketak egin dira; halaber, argazki bereziek oraingo geruzen azpian gordetako lehen marrazki eta zirriborroak agerrarazi dituzte.