Euskal Itsas Museoaren erakusketa
25 / 06 / 2019
Igandean, ekainak 23, bukatu da Euskal Itsas Museoa berrinauguratzeko aldi baterako zabaldu ziren bi erakusketetako bat, hain zuzen Lope Agirre pertsonaia historikoarengan inspiratuta Juan Aizpitarte artistak komisariatu duena. Atzo bertan itzuli ziren, bada, Gordailutik hartara eramandako piezak: arkeologikoa, Getariako badian aurkitutako zilarrezko lingotea, eta historiko-etnografikoak, ekisaindua eta amabirijina baten figura.