Etnografia eta zaharberritzekoa
20 / 05 / 2021
Gaurtik aurrera aurkez daitezke gipuzkoar gazteak Gordailuaren beketara. Bi dira, hamarna mila eurokoak: bata, kontserbazio- eta zaharberritze-praktikak hamar hilabetez egitekoa; bestea, etnografiakoa, zortzi hilabetez, kanpoko egonaldia barne. Hiru asteko epea zabalik dago eskabideak eta dokumentazioa bidaltzeko, elektronikoki ahal bada; bestela, paperean aurkeztuta.