Oiasso Museoan
07 / 02 / 2022
Ostiralean, hilak 4, inauguratu da Irungo Oiasso Museoan "Aingura litikoak Gipuzkoan: itsas arkeologia" erakusketa. Izenburuak azaltzen duen bezala, material arkeologikoa da; hain zuzen, harrizko aingurak dira, gutxienez erromatarren garaitik erabilitakoak eta Gipuzkoako kostaldean erruz agertutakoak. Piezak Gordailutik eraman dira. Maiatzaren 1era arte zabalik.