Artelanen zaintza aztergai
17 / 04 / 2019

Ohi bezala, hileko azken ostiralean, apirilak 26, bisita gidatua eskainiko da. Apirilean, ohiko bisita orokorraz gain, honako gai hau jorratuko da: "Arteak lan eman: nola gorde artelanak?". Artelan mota guztien artean, margolanei erreparatuko zaie bereziki; hain zuzen ere, galdera bati erantzuna emango zaio: nola gordetzen dira 1.500 koadro baino gehiago baldintzarik onenetan ahalik eta espazio gutxien okupatuta?  
Bisitarako, izena eman behar da: deitu 943 555 520 telefonora edo idatzi gordailua@gipuzkoa.eus e-mailera.