Etnografia eta artea, bat eginda
11 / 11 / 2019
Larunbatean, azaroak 9, Gergö Bánkúti hungariar artistak "Still missing" izeneko performance bat gauzatu du, euskal tradizioan oinarrituta. Irungo Bitamine Faktoriak antolatutako egonaldiaren baitan, artistak heriotzari buruzko gogoeta egin du. Gordailua eta San Telmo Museoa bisitatu eta bertako argizaiolak sakon aztertu eta gero, haien ogizko erreplika zehatzak egin ditu. Ondoren, eskualdeko kultur agente zenbaitekin batera, Bidasoa ibaira jaurti ditu.