Emakume Arkeologoen erakusketa Oiasson
13 / 10 / 2023
Asteartean, urriak 10, ofizialki inauguratu zen Irungo Oiasso Museoan Gipuzkoako emakume arkeologoei buruzko eta omenezko erakusketa. Jakina, Gordailuak parte hartu du, objektuak hemen gordetzeaz gain teknikariak, laguntzaileak eta ikertzaileak gehienbat emakumezkoak dira eta. Eskerrik asko guztiei egiten duten lan itzelarengatik.