Taldeak beterik, euskaraz zein erdaraz
16 / 12 / 2018

Joan den ostiralean, abenduak 14, 2018ko azken bisita gidatua publiko orokorrarentzat gauzatu da Gordailuan. Besteak beste, Gipuzkoako Gorren Elkarteko hainbat kidek bisitatu gaituzte, interpretaria eta guzti. Oro har, urteko bisiten egutegia arrakastaz burutu da, bai bisitarien kopuruaz, bai haien asebetetze mailaz, inkestek salatzen dutenez. Dagoeneko datorren urteko egutegia prestatzen ari gara eta 2019ko bisiten datak eta gaiak laster kontsultatu ahal izango dira webgune honetan bertan.