Bizkaiko Arkeologi Museoan
27 / 02 / 2019
Arrikrutzeko lehoiaren erakusketa gaur, otsailak 27, zabaltzen da Bilbon, Bizkaiko Arkeologi Museoan, eta uztailaren 14ra arte egongo da ikusgai, Burgosko Giza Eboluzioaren Museoan eta Donostiako San Telmo Museoan egon ondoren. San Telmon desmontatu eta Bizkaikoan berriro montatzeko lanetan Gordailuko ondare arkeologikoaren arduradunek jardun dute. Izan ere, hezur askoz osatutako eskeleto delikatua izaki, adituek egin beharreko lana da.