Argiaren artea: beirateak
20 / 02 / 2020

Datorren asteko ostiralean, otsailak 28, egingo da Gordailuan hileko bisita gidatua publiko orokorrarentzat. Gaia: "Argiaren artea: beirateak". Beirateen langintza, artetik askotxo duena, oso hedatua egon zen Gipuzkoan XX. mendean, batez ere Donostian eta Irunen. Tamalez, azken tailerra 2018an itxi zen, eta Gordailua hainbat beirate biltzen ari da, lanbide haren tresnak, metodoak eta batez ere azken emaitza argitsuen lelkukoak edukitzeko.
17:00etan gaztelaniaz, eta 18:15ean euskaraz. Izena emateko, idatzi gordailua@gipuzkoa.eus helbidera edo deitu 943 555 520 telefonora.