Erakusketa gaur inauguratu da
26 / 11 / 2021
Gaur, azaroak 26, San Telmo Museoan inauguratu da "Baginen bagara; emakume artistak, ikusgarritasun(ez)aren logikak", Gordailuaren eta San Telmoren arteko elkarlanaren emaitza. Haizea Barcenillak eta Garazi Ansak komisariatu dute euskal emakume artisten ikusgaitasuna aldarrikatzen duen erakusketa. Hainbat jarduera programatu dira haren inguruan; besteak beste, bisita gidatuak Gordailuan, abenduaren 10ean eta 17an. 2022ko martxoaren 13a arte zabalik.