Argitalpen berria
09 / 12 / 2020
Behin argitalpenaren aurkezpen ofiziala eginda, Durangoko Azokan eskuratu ez duenak ere orain eskura dezake “Basagain”. Anoetan aurkitutako Burdin Aroko aztarnategi honen berri ematen duen liburua Xabier Peñalver eta Eloisa Uribarrik publiko ororentzat idatzi dute, eta Aranzadik Zientzi Elkarteak argitaratu. Gordailuak ere, nola ez, parte hartu du lan honetan, Gipuzkoan lortutako ondare-gai arkeologiko guztiak hemen gorde, zaindu eta ikertzen dira eta.