Zumalakarregitik Euskal Itsas Museora
03 / 02 / 2021

Gaur, hilak 3, zabaldu da Euskal Itsas Museoan “Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” erakusketa, migrazioen iraganari eta orainari buruzko hausnarketa bat. Erakusketa 2021eko ekainaren 13ra arte dohainik bisitatzeko aukera izango da. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ekoiztutakoa da, eta han egon da 2019ko irailaren 20tik gaur egun arte. Hain zuzen, EIM funtsaren bi grabatu eraman ziren Gordailutik, eta ondoren hona itzuliko dira.