Arkeologia erakusketa bukatu da
23 / 01 / 2024

Itzuli dira Gordailura Akitaniako Museoari utzitako piezak. 2023ko maiatzaren 24an L’art préhistorique, de l’Atlantique à la Méditerranée erakusketa inauguratu zen, eta 2024ko urtarrilaren 7an itxi. Gure teknikariak haraino joan dira, desmuntaketa eta garraioa behar bezala egin direla egiaztatzera.