Rosa Valverderi buruzko bideoa
21 / 10 / 2021

Sarean dago "Rosa Valverde" bideoa, 2015ean zendutako artista gipuzkoarrari buruz. Dinamoa sormen guneak ekoitzi du, Haizea Barcenilla arte-ikertzailearen eskutik. Bertan Gordailuak ere izan du bere partea, hementxe gordetzen baitira Valverderen artelanak, bai Aldundiarenak, bai San Telmo Museorenak eta Kutxa fundazioarenak.