Baionako Euskal Museoan egon da ikusgai
05 / 11 / 2018

Baionako Euskal Museoaren "GAUR 1966, euskal artea frankismoaren garaian: ihardukitzea eta abangoardia" aldi baterako erakusketa azaroaren 4an itxi da. Bertan GAUR taldearen ibilbidea eta emaitzak aurkeztu dira beren testuinguru historikoan. Katalogo elebiduna (euskaraz eta frantsesez) ere argitaratu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartara mailegatutako piezak itzuli dira, bada, lehengo egoitzetara: Ruiz Balerdiren oliomargo handia Errotaburura, Oteizaren eskulturak Jauregira, Chillidaren estanpak eta Basterretxearen artelan batzuk Gordailura.