Erakusketa berria
08 / 09 / 2021

Atzo, irailak 7, zabalik geratu zen Irungo Oiasso Erromatar Museoan formatu txikiko beste erakusketa bat, oraingoan ehungintzari buruz. "Gordailua Oiasson" programaren laugarren emaitza da dagoeneko. Oraingo honetan gutxienez erromatarren garaiaz geroztik XX. mendera arte erabilitako tekniketarako objektuak jarri dira ikusgai, 2022ko urtarrila arte.