Bukatu da erakusketa
21 / 01 / 2021

2019ko azaroaren 27an Euskal Itsas Museoan zabaldu eta 2020ko maiatzaren 31an bukatzeko zen "Elkano: lehen mundu bira" erakusketa, pandemia dela eta, luzatu eta azkenean 2021eko urtarrilaren 10ean itxi da behin betiko. Gaur iritsi dira Gordailura hartara utzitako objektu historiko eta etnografikoak, Diputazioarenak eta San Telmo Museoarenak. Hiru margolan handiak, aldiz, Foru Jauregira itzuli dira.