Euskal Itsas Museoan
27 / 11 / 2019
Gaur, azaroak 27, komunikabideen aurrean aurkeztu ondoren, zabalik geratzen da publikoarentzat "Elkano: lehenengo mundu bira" erakusketa, 2020ko maiatzaren 31a arte iraungo duena. Historia, artea eta etnografia batzen dituen erakusketa honetan, Gordailuan bitzen den Euskal Itsas Museoaren beraren ondarea ez ezik, Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren objektuak ere ikusgai daude, bai eta Zumaiako elizako XV. mendeko margolan flamenko bat ere, besteak beste.