Euskara arkaikoan idatzia
03 / 12 / 2020

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna dela eta, Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu da euskarazko idazkunik zeharrenetako bat duen agiria, Oñatiko Artxiboan gordeta dagoena. Erdarazko agiri baten bazterretan idatzitako poema da, eta haren aurkikuntzak ikerketa ugari egiteko bideak zabaltzen ditu. Gordailuak ere lagundu du haren balioa agerrarazten, argi ultramoreko argazkiak hemen egin zaizkio eta.