Foru museoak, zabalik
11 / 11 / 2020
Gaur iritsi dira Gordailura Igartubeiti Baserrian eta Zumalakarregi Museoan ikusgai egondako objektuak, Pasaiako Portzelana fabrikako kafe-jokoa eta Eulalia Infantarena izandako haizemailea, hurrenez hurren. Beste pieza batzuk gaur eraman eta bihar egongo dira ikusgai. Euskal Itsas Museoak ere urriaren 13an ekarri zigun aldi baterako eramandako kanpaia: oztopo guztien gainetik, kultur ondarearen balioa agerrarazten dute Aldundiaren museoek.