Gordailuko ondare-gaiak
04 / 06 / 2021

Gipuzkoako museo zentroei dirulaguntzak emateko deialdian, aurten beste irizpide bat gehitu da proposamenak barematzeko tenorean: proposatutako programetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailuko ondare-gaiak erakustea. Pieza bakarra eskatzetik abiatuta, baremazioetan puntu gehiago lortzeko aukera badago. Gure barne-katalogoa kontsultatzeko, erabiltzaile- eta pasahitz-kodea helaraziko zaie interesatuei. Hartara, gordailua@gipuzkoa.eus edo 943 415 175.