Bertan garbitu eta biltegiratuko dira
22 / 10 / 2018
Donostiako etxe baten lurpean aurkitutako XVI. edo XVII. mendeko tinetarik bi Gordailura ekarri dira. Laurehun urte baino gehiago dituzten arren, oso-osorik daude. Ateratzea eta garraioa lan zail eta delikatua onik bukatu da, beraz. Orain beste fase bati ekingo zaio: garbitu, aztertu, erregistratu, argazkiak egin, behin betiko kokapena bilatu… Laster bi ale bikain hauek duela 20 urte Bretxan aurkitutako beste hamar tinei batuko zaizkie. Sekulako ondarea, bada, XVI. mendeko euskal historia ikertzeko, bereziki baleazaleena.