Hitzaldia Oñatin
21 / 06 / 2021
"Erreusak" hitz oñatiarrak "baztertutakoak, ezdeusak" esan nahi du. Gazte oñatiar zenbaitek, aldiz, esanahi berria eman nahi diote, baztertutako ondare etnografikoa aztertu, bildu eta balioa agerrarazteko. Hartara, besteak beste, hitzaldiak antolatu dituzte, eta ekainaren 18koa Gordailuko etnografia-teknikariak eman du: "Gordailua: traste zaharrak, ondare". Eskerrik asko proiektu eder hau abiarazi duten guztiei! Zuen berrien zain!