BiBat Museoan
21 / 02 / 2019
Gasteizko BiBat Museoak irailaren 9ra arte antolatutako "Jatorriak" erakusketa dela eta, Gordailuan biltzen diren material arkeologiko eta paleontologiko batuzk utzi dira maileguan; besteak beste errinozero baraila bat, pieza aparta, behialako klimaren adierazle, oso ongi kontserbatua. Alabaina, ez da joan den bakarra, Gipuzkoako aztarnategi paleolitiko batzuen presentzia egongo da eta: Lezetxiki, Irikaitz, Labeko Koba, Urtiaga, Ezkuzta.