Gasteizko Bibat Museotik
22 / 10 / 2019
Gasteizko Bibat Museoak martxoan paleolitikoari buruz zabaldutako "Jatorriak" erakusketa joan den igandean itxi da, urriak 20. Behin bukatuta, itzuli egin dira Gordailuan biltzen diren material arkeologiko eta paleontologikoak, hartara berariaz maileguan utziak; besteak beste, errinozero iletsi deitu espezieko animalia baten baraila bat bueltatu da, oso ongi kontserbatua dagoelako pieza aparta, Arrasateko Labeko Koban aurkitua.