Bihotz Berdeak Igartubeitin
04 / 12 / 2023
Beste behin, Aranzadi Zientzi Elkarteko Etnografia departamenduarekin elkarlanean, Gordailuak parte hartu du Kuka Ekogunearen "Bihotz Berdeak" proiektuan, oraingo honetan Igartubeiti Baserri Museoan. Izan ere, gaztetxoekin jorratu da nola batzen diren kultur eta natur ondareak, hartara haziak baliatuta: ezkurra eta sagarra, garia eta artoa.