Laffort senideei esker
21 / 12 / 2018

Gipuzkoan finkatuta, Laffort senar-emazte frantsesek 1937an Zarauzko zurgin bati jangelako altzariak enkargatu zizkioten: mahaia, aulkiak, arasak, besaulki pare bat, eta abar. Eite tradizionalean eginak daude, eta euskal motiboak irudikatzen dituzten kalitate handiko eszenak agertzen dira, orduko joerari jarraiki: mikeletea, sagardotegia, bolatokia, irulea, artzaina, arrantzaleak, pilotariak, laiariak, dantzaldia... Laurogei urte izanagatik, primeran kontserbatu dira.
Orain haien seme-alabek altzarion dohaintza egin dute. Tamalez, orduan haurrak ziren eta ez dute gogoratzen egilearen izena.