Erakusketa Barandiaran Museoan
06 / 09 / 2023

Bihar, irailak 7, zabalduko da hilaren 24a arte "Barandiaran eta gazteluak" arkeologia-erakusketa, Ataungo Barandiaran Museoan. "Jose Migel Barandiaranen ekarpena arkeologia, etnografia eta euskal mitologiara" EHUko udako ikastaroaren baitan, Bizkaiko Arkeologi Museoak antolatutako Erdi Aroko gazteluen erakusketan oinarritua dago, Gordailuko piezez osatuta.