Kutxa Kubo aretoan
07 / 09 / 2020

Irailaren 4an inauguratu da Juan Luis Goenagaren ibilbide artistikoa jasotzen duen erakusketa, Donostiako Kutxa Kubo aretoan, Mikel Lertxundi arte-historialariak komisariatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiak artistaren hainbat obra eskuratu du, Gordailuan eta beste eraikinetan egoten dena. Oraingoan erakusketari bere ekarpena egin dio, "Sustraiak" eta "Eskulan 09" artelanak mailegatuta. Erakusketa 2021eko urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai.