2020ko bisiten programa, eskura
16 / 01 / 2020
Ostiralean, urtarrilak 31, abiaraziko dugu 2020ko lehen seihileko bisiten programa, publiko orokorrentzat. Bisitak hileko azken ostiralean izango dira, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:15ean euskaraz. Izan ere, ordubete eskas geratzen da eta pixka bat luzatu dugu bisitaldia. Urtarrilekoa "Denboraren makina: ibilaldi bat mendeetan barrena" da, ondare-gai batzuei erreparatuz Gordailuko instalazioak, zereginak eta zerbitzuak ezagutzeko aitzakia.
Izena eman behar da, gordailua@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 555 520 telefonora deituta.