Bizkaiko Arkeologi Museoan
01 / 03 / 2021
Otsailaren 10ean zabaldu da Bizkaiko Arkeologi Museoan, Bilbon, "Erraldoien bizkar gainean" aldi baterako erakusketa. Euskal arkeologiaren historia kontatzen duen erakusketa hau azaroaren 7ra arte egongo da ikusgai. Jakina, Gordailuan biltzen diren arkeologia-bildumetako hainbat bitxi eraman dira, euskal arkeologiaren izen handiek (Aranzadi, Barandiaran, eta abar) Gipuzkoan aurkitutakoak hemen gordetzen dira eta.