Udako Ikastaroa Basterretxeari buruz
14 / 05 / 2024
Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena dela eta, zabalik dago Udako Unibertsitateak Artiumen antolatutako ikastarorako izen-ematea. Ekainaren 20-21ean izango da eta Gordailuko erregistro-teknikariak aurkeztuko du nola kudeatzen dugun artistaren ondarea, Gordailuan haren ia bi mila artelan dauzkagu eta.