Beka bati esker
31 / 03 / 2022
Gaur, martxoak 31, ofizialki aurkeztu dute Harkaitz Millan Kultura diputatuak eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak "Kutxa Fundazioa-Gordailua" beka berria. Hari esker, pertsona bat formatuko da Zürichen, Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroarekin lankidetzan, han kontserbazioaz ikasitako azken metodoak eta teknikak gerora Gordailuan aplika ditzan.