Bisita gidatu bereziak egin dira
19 / 11 / 2018

Ostiralean, azaroak 16, Ondarearen Egunarekin batera 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak burutzeko, Gordailuak bisita bereziak egin ditu, goizean eta arratsaldean, euskaraz eta gaztelaniaz. Hartara, eraikina bera ez ezik, erakusketa bat ere ikusi ahal izan da: artea, arkeologia, etnografia, historia... betiere ondareaz eta generoaz gogoeta egiteko, aurtengo leloa "Ondarea, Emakumeen Emaria" izan da eta.