Iceberg proiekturako
08 / 05 / 2019
Ostiralean, maiatzak 10, Donostian, Egiako Kultur Etxean inauguratuko da "Iceberg" proiektu bikoitza: Myriam Perez Cazabonen dantza-taldearen emanaldia eta Nagore Legarretaren argazki-erakusketa, besteak beste, albiste honen sarrerakoa. Horien prestaketetan, atzo Gordailuko sarrera-patioan jardun zuten, dantzan eta argazkitan. Izan ere, eraikinaren ezaugarri diren burdina beltzezko itxiturari esker, sarrerako patioan eszenategi berezia sortzen da.