"El cántaro pirenaico" erakusketan
12 / 04 / 2019
Apirilaren 12tik maiatzaren 9ra ikusgai, Avileseko Udalak buztingintza tradizionalari buruz urtero antolatzen duen erakusketaren aurtengo protagonista pegar edo pedar izenez ezagutzen den euskal ontzia da. Pegarra ura etxera eramateko ontzia da, berezia tipologiaz eta erabileraz -buruan eramaten baitzen-, gutxienez XVI. mendeaz geroztik dokumentatua. Euskal Herrian eta inguruko Ipar Pirinioetan baizik ez zen egiten, antzeko batzuk Kataluniaraino aurkitu arren.
Gordailuak zazpi pieza eder utzi ditu maileguan.