Olasagastiren artelana
19 / 01 / 2021
Gaur atera da Jesus Olasagasti margolari donostiarrak 1930ean pintatu zuen "Sagar bilketa" artelana, Gordailutik Guggenheim Museora. KUTXA Fundazioak arestian Gordailura ekarritako margoetako bat da, eta maileguan doa "Bilbo eta pintura" erakusketara, urtarrilaren 29tik abuztuaren 29ra arte. Ondoren, Gordailura itzuliko da.