Ondarearen Europako Jardunaldiak
13 / 09 / 2021
Ostiralean, irailak 10, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian aurkeztu zen ofizialki 2021eko Ondarearen Europako Jardunaldien programa. "Guztion ondarea, denok parte" da aurtengo leloa. Hortaz, denetariko kolektiboengana iritsi nahi dute Gipuzkoako museo eta ondare-zentroek, mugikortasunezko, zentzumenezko, adimenezko edo bestelako oztopoen gainetik. Gordailuak ere parte hartzen du programan, urtero bezala, eta urrian gauzatuko ditu bere proposamenak.