Zumalakarregi Museoan ikusgai
23 / 12 / 2019
Ostiralean, abenduak 19, Gordailutik Ormaiztegiko Zumalakarregi Museora haizemaile bitxi bat eraman zen. Didier Petit de Meurvillek 1863-64an margotu zuen haizemaile hau bereziki interesgarria da, irudiak une oso zehatz bat agertzen duelako: Donostian trenbidea eraikita baina harresiak eraitsi gabe zeudeneko hilabete gutxiko tartea. Proiektuak “MusealiaK: memoria gara, etorkizuna gara" du izena, eta 2020ko otsailaren 28ra arte egongo da zabalik.