Gordailuan barrena
24 / 11 / 2020
Atsegin handiz jaso dugu Gordailuan euskal diseinu tradizional eta modernoaren berri ematen duen liburua: "Hemendik: Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak", non, bere txikian ere, Gordailuak bere ekarpena ere egin duen. Euskaraldiaren garaiotan, gainera, bereziki eskertzekoa da lau argitalpen elebidunetan euskara lehenestea, gaztelaniarekin, frantsesarekin eta ingelesarekin batera. Esker mila, eta ez dadila hau azken elkarlana izan.