Mitxelenaren ikerlana
29 / 10 / 2020
2018an Antton Mari Mitxelena ikertzaileak Gordailura jo zuen, burdinoletako lanabesen berri jakin nahian. Egia esan, hark irakatsi zigun gehiago, guk hari baino. Orain dakarkigu urte askoko ikerketaren emaitza, elebitan: "Goizueta inguruko burdinolak: Itxurak, datuak, dokumentuak eta hiztegia". Lan bikaina, besteak beste erdal agiri zaharretatik euskal hitz ugari berriro plazaratu dituena. Eta gu pozik, gure eginkizunetako bat halakoetan laguntzea delako.