San Telmo Museoan, Donostian
13 / 03 / 2019

Martxoaren 12an inauguratu da "Heriotza" erakusketa, maiatzaren 26a arte ikusgai egongo dena. Goizeko prentsaurrekoan Carlos Olaetxeak, Gordailuko zuzendariak, parte hartu du, erakusketa elkarlan baten ondorio da eta. Heriotzari alderdi biologiko, sozial eta kulturalari erreparatzen dion erakusketa honetarako, Gordailutik hainbat gai arkeologiko eta etnografiko eraman dira: hilarriak, argizaiolak, erlauntzak, dolu-kapa, errauts ontziak...