Gaur gaurkoz, 10 urte
24 / 06 / 2021

Atzo, ekainak 23, SER kateak "Hoy por hoy" irratsaioa Gordailuan bertan egin zuen, Irun Irratiko kideek set bat hemen bertan antolatuta. Izan ere, ekainaren 20an bete zituen Gordailuak 10 urte eta, behar bezala ospatzeko, Harkaitz Millan Diputatuak ez ezik Gordailuko hainbat langilek zuzenean parte hartu zuten. Eskerrik asko, Donostiako eta Irungo SER irratilariak, eta adiorik ez.