Irungo SER irratiaren bisita
14 / 02 / 2025

Otsailaren 14an, SER Irratiko "Hoy por hoy Irun" saioak Bidasoaldeko ondareari erreparatzeko eskaini ohi duen saioa Gordailuan egin du, eta Gordailuaz. Saiorako tartea bete eta parte txiki bat baizik ezin erakutsi! Horrela badugu aitzakia saio gehiago hemen egiteko, zer kontatu badugu eta. Eskerrik asko, Pia Alkain, Mikel Abascal eta Mario Prieto.