Gordailutik Oiassora
02 / 03 / 2021
Gaur, otsailak 2, zabaldu da Oiasso Museoan “Hilarriak: hilen harriak” formatu txikiko erakusketa. Gordailua Oiasson programaren beste emaitza bat da, erakunde biak elkarlanean jartzen dituena. Oraingo honetan hilarriak dira gogoeta egiteko ondare-gaiak, haietan arkeologia, historia eta etnografia biltzen dira, erromatarren aurreko garaiak eta gaur egungoak, sinbologia paganoa eta kristaua. Erakusketa ekainaren 30a arte egongo da ikusgai.