Liburu baten aurkezpena
09 / 07 / 2021
Atzo, uztailak 8, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan aurkeztu zen Mikel Alberdik idatzitako azken azterlana: "Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876)". Izan ere, Irungo Serapio Mugica bekaren emaitza da liburua, museoko historialariak irabazi baitzuen. Egilearen aurkezpena Gordailuko teknikariak egin zuen, liburuak, besteak beste, foru-bilduma grafikoetatik hartutako irudi franko argitaratu dituelako.