Erakusgaien aldaketa
07 / 05 / 2021
Astelehenean, maiatzak 3, Igartubeiti Baserri Museotik kuela etorri zen, sagar-neurria, 2020ko azaroan eraman eta itxialdiengatik luzatutako erakusketan. Orendaingo Jauregi baserrikoen eskuzabaltasunez eskuratutako pieza da. Egun berean eraman dituzte Zeraingo bolatokian erabilitako bola eta birlak, irailaren 14ra arte ikusgai egongo direnak. Oztopoak oztopo, museoak zabalik daude eta toki seguruak dira: ez galdu bitxiok ikusteko aukera!