Igartubeiti Baserrian
09 / 06 / 2020
Igartubeiti Baserri-Museoak, berriro irekitzearekin batera, mikroerakusketa bat inauguratu du: Pasai Donibanen 1858an zabaldu zuten "Porcelanas de Pasages" lantegian egindako kafe-joko bat. Kafea Europara XVIII. mendean iritsi arren, XIX. mendean hasi zen gurean hedatzen, eta luxu txiki bat zen baserri eta langileen etxeetan orain noiznahi hartzen dugun edari beltza. Asmoa datorren udazkenean beste erakusketa txiki bat eskaintzea, Gordailutik eramandako objektuekin.