Erakusketa San Telmo Museoan
15 / 11 / 2019
Gaur, hilak 15, inauguratuko da San Telmo Museoan "Kiputz: amildegia historiaurrean" erakusketa. Munibe taldeko Miel Sasieta zenak aurkitutako Mutrikuko Kiputz IX leizean duela 20.000 bat urteko animalia askoren hezurrak agertu dira: bisonteak, oreinak, elur-oreinak... Gipuzkoako material paleontologikoa denez, hezurrok Gordailuan kontserbatzen dira, eta bertako adituek parte hartu dute erakusketaren muntaketan. 2020ko otsailaren 9ra arte egongo da ikusgai.